LASER INPRIMAGAILUEN FUNTZIONAMENTUA
Laser inpresioa interakzio elektrostatikoan oinarritzen da, plastiko batek paper zatiak erakartzeko fenomeno berdina fibrazko ohial batekin igurtzi ondoren.

Laser inprimagailua
|
Inpresio elektrostatikoa ulertzeko, nahikoa da karga elektrikoak positiboak edo negatiboak izan daitezkeela jakitea, eta aurkako zeinuko kargak erakarri egiten direla, alderantziz zeinu berdineko kargak alderatu egiten direlarik.
Lehenik, orri baten tamainuko danbor fotosensible bat karga negatiboz josten da. Ondoren, danborra lerroz lerro aurreratu arazten da, eta laser batek horizontalki lerro bakoitza pasatzen du, ispilu jirakor batek lagundurik (hau da, ibiltze prozesu bat egiten da). Laserrak tintak geratu beharko duen puntuetan eragiten du, karga boteaz (oraingoan positiboa). Laserra deskonektatu egiten da tinta bota behar ez den lekuetan (karga negatiboarekin geratuaz). Beraz, danbor guztia zeharkatu ondoren, karga positiboak tinta bota beharreko lekuetan bakarrik egongo dira, beste guztia (orriko zati txuria) negatiboki kargatua geratzen delarik. Hau da, inprimitzeko orriaren irudi elektrostatiko bat lortu da, karga negatibodun oinarri batean karga positibo bidez.
Positiboki kargatutako puntuak
Danborran positiboki kargatutako puntuek tonerreko partikulak erakartzen dituzte (materia elektronegatibo bat koloreztatzen duen pigmentu batekin nahastua). Beraz, azken irudia danborrean "marraztua" geratzen da tonerreko puntu beltzen bidez.
Inprimitu beharreko orria positiboki kargatzen da osoa. Beraz, danborretik pasatzean, tonerreko partikulak erakartzen ditu (karga negatiboak dituzte), eta irudia azkenik orrian formatua geratuko dal. Azkenik, orriari atxekitako tonerra beroaren bidez urtzen da, orriari erabat pegatua geratuaz. Honela orri bat pasada bakarrean inprimitua geratzea lortzen da, tinta injekziodun inprimagailuen aurka, non orria lerroz lerro inprimitzen den. Orri berri bat inprimitu baino lehen, danborraren borratze elektrostatiko bat egiten da, ziklo berri baterako prest utziaz.
Argi emaile diododun inprimagailuak
Badago beste laser inprimagailu eredu bat ibiltze prozesu bat beharrezkoa ez dena. Laser eta ispilu sistema baten ordez argi emaile diodo errenka bat du (Laser-LED). Adibidez, 300 ppptako inprimagailu batean, Led errenka oso bat egongo da orri lerro oso bat beteaz, hatz bakoitzeko 300 LED. Lerro bakoitzeko, tonerra aplikatu behar den puntuetan bakarrik piztuko dira. Prozesu hau lerroz lerro betetzen da danbor osoa prozesatu arte. Laser ibiltze baten efektu berdina lortzen da, baina azkarrago.

Koloretako tonerra
|
Kristal likidodun diodoen teknologia
beste eredu bat kristal likidodun diodoak aplikatzea da (LCD) LED ordez. Hauek gardena edo opakoa den material bat osatzen dute aplikatutako tentsio elektrikoaren mailaren arabera. Tonerra aplikatu beharreko puntuetan egoera gardena behartuko da, beste diodoak opako egoeran mantenduaz. Bestalde, lanpara halogeno bat aplikatzen da kristal guztiak iluminatzen dituena, eta egoera gardenean dauden diodoetatik bakarrik pasatzen da argia, danborreko karga aldatuz.
Laser inpresioaren abantaila eta eragozpenak
Laser inprimagailuak tintadun injekzioko inprimagailuak baino askoz azkarragoak dira. Gainera, orri gaineko kokapen prezisio maila altuagoa dute. Tinta ere ekonomizatzen dute, beharrezko toner kantitatea uzten bait dute, muga hori pasa gabe. Tonerra tintadun kartutxoekin alderatuz ez da garestia eta gainera, iraunkorragoa da, ofizinan errentagarriagoa ateratzen delarik, non egunero dokumentu kantitate haundiak inprimitzen diren. Eragozpen handiena moduan, inprimagailu hauen kostua tinta injekziodunena baina askoz altuagoa da.
| |
 |
 |
 |
| |
Ondorioa
Askotan dokumentu asko inprimitu behar izaten badugu konponbide hoberena laser inprimagailu bat da. Bestalde, tamainu normaleko dokumentuak inprimitu nahi baditugu azkartasun normal batean, aukerarik hoberena tinta injekzioko inprimagailu bat da.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
|